XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontua da Esteban Werfell oso ondo ikusi zutela.

Eta orduan, hiru hilabete aurrean, eta nik ezin nuela hura bukatu.

Orduan hasi nintzen itzultzaile bila ero moduan....

Eta hiru itzultzaile aurkitu nituen.

Bakoitzak hartu zuen zati bat, esate baterako, Villamedianakoa batek, beste batek Azken hitzaren bilaren tarteko zerak, besteak bertako ipuin bakanak.

Nik banatu nuen liburua tonuaren arauera, alegia, jendeak itzul zezala tonu berdinean zegoen testua.

Eta hala osatu genuen hirurehun eta hogeiren bat orrialde, oso-osorik ez, beraz.

Horiek izan ziren epaimahaikoek irakurri zutena.

Nik pixka bat txukundu nituen gainetik....

Gero etorri zen argitaratu beharra.

Eta argitaratzeko orduan ni sartu nintzen Barcelonako hotel batean, hantxe egon nintzen bi hilabete atera gabe....

Izan zen bene-benetan nire bizitzan pasa dudan boladarik okerrena.

Bai gorputzarentzat eta bai buruarentzat xipoi bat, baina-baina... seguru asko nozituko dudana noizpait, zeren lan egiten nuen hamasei ordutatik hogei ordutara egunero-egunero-egunero... Pentsa ze lana izan zen.

Desesperagarria!... Eskerrak sekulako agoantea izan dudan betidanik ez dakit hemendik aurrera edukiko dudan, baina, ni, ikasle garaietatik gaur arte, gauza naiz egoteko mahaian eserita berrogei ordu nahi badut... eta, zera, lo egin gabe eta sustantziarik hartu gabe, alegia.

Horretarako beti eduki dut sekulako erresistentzia.

- Lehendik ere bazenuen esperientziarik itzulpenarekin ezta? Baina oso gutxi, oso gutxi.

- Eta zer iruditu zaizu? zailagoa al da idaztea baino? Bai, dudarik gabe, askoz ere zailagoa da itzultzea idaztea baino (hiru aldiz errepikatzen du).

- Eta norberarena izanda? Norberarena izanda, are eta gehiago.

Nik oso argi ikusi dut itzulpenean (...).